GABONETAKO LOTERIA: ETA HEMEN ERORTZEN BADA?

Bazkide, zale eta jarraitzaile guztiei jakinarazten diegu 2022eko Gabonetako Loteria eros dezaketela.

Bilbao Artizarrak Futbol Klubak abenduaren 22an urtero egingo den Gabonetako hurrengo zozketa berezirako partaidetzak jarri ditu salgai. Klubak 83592 zenbakiarekin hartuko du parte zozketan.

Eta hemen erortzen bada?

Partaidetzak 5 €-koak dira, eta horietatik 4€ 83592 zenbakian jokatzen dira, eta 1€, klubari laguntzeko.

Interesa baduzue, jarri gurekin harremanetan, kluba@bilbaoartizarrakfk.eus helbide elektronikoaren bidez, mezu pribatu baten bidez edo zuzenean klubeko kideei zuzenduta.

¡¡¡Gure saririk handiena partekatzea da!!!

Gora gu ta gutarrak!!!

BAFK zuzendaritza-batzordea