Klubaren ereserkia

Zuzendaritzako kideok gu guztiok ordezkatuko gaituen ereserki bat sortzea bultzatu nahi dugu, gure klubaren balioak bilduko dituen ikur gisa.

Hori dela eta, guztiontzat baliagarriak diren jarraibideak ezarri nahian, Bilbao Artizarrak FK-ko kide guztiek ahal duten neurrian lagundu dezatela eskatzen dugu, ereserkia sortzeko egokitzat eta bereizgarritzat jotzen dituzten ideiak emanez.

Lanketa horretan bete beharreko premisen artean, honako hauek nabarmenduko genituzke:

  • Futbolaren munduarekiko lotura
  • Emakumeak kirolean duen eginkizuna babestea
  • Gizarte-esparru guztietan ekitatea sustatzea
  • Kirol arloan euskararen erabilera bultzatzea

Besterik gabe, klub honek merezi duen ereserkia lortuko dugulakoan, besarkada handi bat, eta aupa Bilbao Artizarrak FK.