HAUTESKUNDE-EGUTEGIA BILBAO ARTIZARRAK FUTBOL KLUBA HAUTESKUNDEAK

Sozietatearen estatutuen 36. artikuluak aldarrikatzen duenaren arabera, eta Eusko Legebiltzarraren ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuak, kirol-klubei eta elkarteei buruzkoak, aurreikusten duenarekin bat Batzar Nagusiak onartzeko aurkezten da hurrengo hauteskunde-egutegia:


  1. HAUTESKUNDE-EGUTEGIA ONARTZEA

    2021eko maiatzaren 22rako, 10:00etan lehenengo deialian edo 10:30etan bigarren deialdian, deitutako Ohiko Batzar Nagusian onartu egingo da hauteskunde-egutegi hau.

  2. HAUTESLE-ERROLDA

    2021eko maiatzaren 22an bertan osatuko da BEHIN-BEHINEKO HAUTESLEERROLDA. Errolda hau Batzar Nagusia ospatzen den egunean BILBAO ARTIZARRAK FUTBOL KLUBAREN bazkide direnek osatuko dute.
    Behin-behineko hauteskunde-erroldari buruz egoki iritzitako inpugnazio eta kontsultak egiteko 5 egun NATURALEKO epea emango da.
    Epea bukatu eta hurrengo egunean azaldutako inpugnazio eta kontsultak ebatziko dira. Ebazpenak egin ondoren errolda BEHIN-BETIKO HAUTESLE-ERROLDA adieraziko da.

  3. HAUTAGAIEN AURKEZPENA

    Azaldutako errekurtso eta galderak ebatzi ondoren nahi dutenek hautagai-zerrendak aurkezteko 5 egun NATURALEKO epea izango dute.
    Epea igaro ondoren hautagai-zerrenden behin-behineko onarpena egingo da.
    Zerrenda hauek inpugnatzeko hiru egun NATURALEKO epea egongo da. Inpugnaziorik gertatu gabe epea igarotzen bada zerrenda hauek behin-betiko hautagai-zerrenda bihurtuko dira. Inpugnazioren bat azalduz gero epea bukatu eta hurrengo egunean ebatziko da eta honen ondoren behin-betiko hautagai-zerrendak adieraziko dira.

  4. ALDARRIKAPENA

    Hautagai-zerrenda bakarra aurkeztuz gero hau aldarrikatuko da irabazle hauteskunderik egin gabe.
    Hautagai-zerrenda bat baino gehiago aurkeztuz gero, aste bateko epean Batzar Nagusia berriz batuko da, hauteskundeak egiteko eta hauteskunde-emaitzak aurkezteko. Hauteskunde-emaitzak aurkeztu ondoren, interesatuei inpugnatzeko bi egun NATURALEKO epea emango zaie, hurrengo egunean ebatzi eta hautagai-zerrenda irabazlea aldarrikatuko delarik.
    Inpugnaziorik egiten ez bada, hautagai-zerrenda irabazlea zuzenean aldarrikatuko da.

  5. EGUTEGIAREN LABURPENA
2021 eko maiatzak 221-Hauteskunde egutegiaren onarpena
2-BEHIN-BEHINEKO HAUTESLE-ERROLDA osatzea
Maiatzak 23-27Inpugnazioak eta kontsultak egiteko epea. Bi egunak barne
Maiatzak 28Aurkeztutako inpugnazio eta kontsultak ebatzi eta BEHIN-BETIKO HAUTESLE-ERROLDA adierazi.
Maiatzak 28- Ekainak 1BEHIN-BEHINEKO HAUTAGAI-ZERRENDAK aurkeztu. Bi egunak barne.
Ekainak 2-4Inpugnazioak eta kontsultak egiteko epea. Bi egunak barne
Ekainak 51-Aurkeztutako inpugnazio eta kontsultak ebatzi eta BEHINBETIKO HAUTESKUNDE-ZERRENDAK adierazi.
2-Hauteskunde-zerrenda bakarra, hauteskunderik gabe irabazle aldarrikatuko da.
Ekainak 171-BEHIN-BETIKO HAUTESKUNDE-ZERRENDA bat baino
gehiago egonez gero, Batzar Nagusian bozkatzen da.
2-Batzar Nagusian bertan aurkezten dira hauteskundeemaitzak.
Ekainak 18-199 Inpugnazioak aurkezteko epea. Bi egunak barne.
Ekainak 20Izan litezkeen inpugnazioak ebatzi eta hautagai-zerrenda irabazlea aldarrikatu.