Dokumentu honen xede nagusia gure instalazioetan entrenatu eta jolastu egiten duten kirolarien osasuna bermatzea da. Era berean, entrenamenduak eta partidak bueltan datoztenez langileen eta gurasoen osasuna bermatu nahi dugu.
Dokumentu honek gure instalazioak erabiltzen dituzten klubek aplikatu beharko duten gomendio eta proposamenak ditu. Bilbao Kirolak-ek gure instalazioak erabiltzen dituzten klubei dokumentu honetan agertutakoa betearazten denaren kontrol eraginkor bat egin beharko die.
Bilbao Kirolak-eko edozein instalazio erabiltzen duen kirolari, teknikari edo klubeko langile positibo ematen badu COVID-19 probetan, premiaz abisatu beharko du osasun agintariei eta Bilbao Kirolak-i. registro@kirolak.bilbao.eus
ENTRENAMENDUAK
Instalazio bakoitzeko COVID-19 protokoloaren betetzea.
FEDERAZIO bakoitzak entrenamenduekin erlazionaturiko COVID-19 Protokoloa betetzea.
Klub bakoitzeko talde guztiek entrenamenduetarako ordutegi bat egokituta dute. Talde bakoitzeko FEDERAZIOEN LIZENTZIEN TRIPTIKOA (lizentziak tramitatuak izan eta gero) eta TALDEEN ETA JOKALARIEN ERREGISTRO MODELOA Bilbao Kirolak-i entregatua izan beharko da.
TALDEEN ETA JOKALARIEN ERREGISTRO MODELOAN agertzen diren talde-klub, jokalari eta teknikariak Bilbao Kirolak-eko instalazioetara sartzeko baimena entrenamenduak irauten duen denborara egokituko da. Guztiz debekatuta egongo da TALDEEN ETA JOKALARIEN ERREGISTRO MODELOAN agertzen ez den pertsonarik instalazioetan sartzea.
Jokalariak entrenamenduak bukatzerakoan aldagelak ez erabiltzea eta etxetik kirol –erroparekin jantzita etortzea gomendatzen da. Edukiera murriztua edukiko duten aldagelak sortuko dira pertsonen arteko segurtasun tartea bermatzeko. Talde bakoitzaren arduradunek erabakiko dute nortzuk sartu ahalko diren aldageletan.
Zelai, Kantxa edo pista berberean entrenatzen duten taldeek ezin izango dute kontakturik eduki beraien artean. Talde batek bere entrenamendua amaitu eta instalaziotik (Zelai, Kantxa, Pista) irten arte hurrengo taldeak ezin izango du bertara sartu. Ahal izanez gero, sarrera eta irteerak kontrolatzearren entrenamendu pistetan sarrera eta irteera puntu bat sortuko da.
Instalazio estalietan, eta posible den einean, ate guztiak zabalik mantenduko dira aretoko aireztapen natural egonkor bat mantentzeko.
Gure instalazioetara sartzeko Bilbao Kirolakeko txartelarekin sartzea derrigorrezkoa izango da.