Entrenamendu hasierak 2021-22
Jarraian Bilbao Artizarrak Futbol Klubaren Kirol Zuzendaritzak taldeen entrenamendu hasiera egunei buruzko informazioa ematen dizue:
- 1. MAILA NAZIONALA: Abuztuak 10
- “N” LURRALDEKOA edo 1. MAILA: Abuztuak 23
- “K” LURRALDEKOA edo 2. MAILA: Abuztuak 31
- KADETEA: Irailak 8
- GAZTETXOAK: Irailak 15
- UMEAK: Irailak 17
- UMETXOAK: Irailak 17
- FUTBOLEAN HASTEKO UNITATEA: Urriak 3
Talde federatuen denboraldi-aurreko entrenamenduak abuztuan hasiko dira, kadeteen taldearenak izan ezik, hauek irailaren 2. astean hasiko dira. SD San Ignacio-ko Emakumezkoen 1.Maila Nazionaleko taldeko jokalariek lehen entrenamendua abuztuaren 10ean (asteartea) egingo dute, 18:00etan, San Ignazioko kirolinstalazioetan.
Dagoeneko argitaratuta daude lehiaketa hasteko datak, behin betiko egutegiaren zain. Irailaren 5a izango da talde nazionalaren hasierako txistua. Urriaren 10ean hasiko da 1. Lurralde Txapelketan, 2. Lurralde Txapelketan eta kadete kategorian.
Gainerako taldeak, Eskola Kirolean kokatuta daudenak, irailaren 13tik aurrera joango dira sartzen.
Data guzti hauek osasun-agintariek edo/eta kirol-organo eskudunek ematen dituzten zehaztapenei eta hauen eguneratzeei lotuta daude.