HAUTESKUNDE-EGUTEGIA BILBAO ARTIZARRAK FUTBOL KLUBA HAUTESKUNDEAK
Sozietatearen estatutuen 36. artikuluak aldarrikatzen duenaren arabera, eta Eusko Legebiltzarraren ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuak, kirol-klubei eta elkarteei buruzkoak, aurreikusten duenarekin bat Batzar Nagusiak onartzeko aurkezten da hurrengo hauteskunde-egutegia:
- HAUTESKUNDE-EGUTEGIA ONARTZEA
2021eko maiatzaren 22rako, 10:00etan lehenengo deialian edo 10:30etan bigarren deialdian, deitutako Ohiko Batzar Nagusian onartu egingo da hauteskunde-egutegi hau. - HAUTESLE-ERROLDA
2021eko maiatzaren 22an bertan osatuko da BEHIN-BEHINEKO HAUTESLEERROLDA. Errolda hau Batzar Nagusia ospatzen den egunean BILBAO ARTIZARRAK FUTBOL KLUBAREN bazkide direnek osatuko dute.
Behin-behineko hauteskunde-erroldari buruz egoki iritzitako inpugnazio eta kontsultak egiteko 5 egun NATURALEKO epea emango da.
Epea bukatu eta hurrengo egunean azaldutako inpugnazio eta kontsultak ebatziko dira. Ebazpenak egin ondoren errolda BEHIN-BETIKO HAUTESLE-ERROLDA adieraziko da. - HAUTAGAIEN AURKEZPENA
Azaldutako errekurtso eta galderak ebatzi ondoren nahi dutenek hautagai-zerrendak aurkezteko 5 egun NATURALEKO epea izango dute.
Epea igaro ondoren hautagai-zerrenden behin-behineko onarpena egingo da.
Zerrenda hauek inpugnatzeko hiru egun NATURALEKO epea egongo da. Inpugnaziorik gertatu gabe epea igarotzen bada zerrenda hauek behin-betiko hautagai-zerrenda bihurtuko dira. Inpugnazioren bat azalduz gero epea bukatu eta hurrengo egunean ebatziko da eta honen ondoren behin-betiko hautagai-zerrendak adieraziko dira. - ALDARRIKAPENA
Hautagai-zerrenda bakarra aurkeztuz gero hau aldarrikatuko da irabazle hauteskunderik egin gabe.
Hautagai-zerrenda bat baino gehiago aurkeztuz gero, aste bateko epean Batzar Nagusia berriz batuko da, hauteskundeak egiteko eta hauteskunde-emaitzak aurkezteko. Hauteskunde-emaitzak aurkeztu ondoren, interesatuei inpugnatzeko bi egun NATURALEKO epea emango zaie, hurrengo egunean ebatzi eta hautagai-zerrenda irabazlea aldarrikatuko delarik.
Inpugnaziorik egiten ez bada, hautagai-zerrenda irabazlea zuzenean aldarrikatuko da. - EGUTEGIAREN LABURPENA
2021 eko maiatzak 22 | 1-Hauteskunde egutegiaren onarpena 2-BEHIN-BEHINEKO HAUTESLE-ERROLDA osatzea |
Maiatzak 23-27 | Inpugnazioak eta kontsultak egiteko epea. Bi egunak barne |
Maiatzak 28 | Aurkeztutako inpugnazio eta kontsultak ebatzi eta BEHIN-BETIKO HAUTESLE-ERROLDA adierazi. |
Maiatzak 28- Ekainak 1 | BEHIN-BEHINEKO HAUTAGAI-ZERRENDAK aurkeztu. Bi egunak barne. |
Ekainak 2-4 | Inpugnazioak eta kontsultak egiteko epea. Bi egunak barne |
Ekainak 5 | 1-Aurkeztutako inpugnazio eta kontsultak ebatzi eta BEHINBETIKO HAUTESKUNDE-ZERRENDAK adierazi. 2-Hauteskunde-zerrenda bakarra, hauteskunderik gabe irabazle aldarrikatuko da. |
Ekainak 17 | 1-BEHIN-BETIKO HAUTESKUNDE-ZERRENDA bat baino gehiago egonez gero, Batzar Nagusian bozkatzen da. 2-Batzar Nagusian bertan aurkezten dira hauteskundeemaitzak. |
Ekainak 18-19 | 9 Inpugnazioak aurkezteko epea. Bi egunak barne. |
Ekainak 20 | Izan litezkeen inpugnazioak ebatzi eta hautagai-zerrenda irabazlea aldarrikatu. |