ENTRENAMENDUAK ETA LEHIAKETA
Familia estimatuak, LABIren azken bileraren ondorioz (21/01/11), non eskola-kirolerako entrenamenduak baimentzen diren eta federatuarentzako lehiaketari berrekin zaion, jakinarazten dizuegu bihar bertan gure kirol-koordinatzaileak bilera bat izango duela San Inazioko kiroldegiko instalazioak erabiltzen dituzten eskola-kiroleko beste taldeekin, Covidek ezartzen dituen protokolo guztiak egoera berri horretara egokitzeko.
Kirol federatuko lehiaketei dagokienez, informazio zehatzagoa eskuratu bezain laster, jakinaren gainean edukiko zaituztegu.
Pozik gaude egoera berri honekin, eta eskola-kiroleko eta kirol federatuko gure jokalariak berriz ere gure artean ikustea espero dugu.
Informatzen jarraituko dugu.
Agur bero bat.