Berriak

Futbol eskolaren kuotak

Denboraldi honetan eta Covid-19aren ondorioz, gure eskolarako hasiera batean planifikatutako jardunaldiak nabarmen murriztu dira, kirol-arloko jarduera guztiak bertan behera geratu baitira. Ez da guk nahi genuena, baina ez zegoen beste aukerarik.

Denboraldiaren hasieran kobratutako zenbatekoa futbol-jardunaldi guztiei zegokiela ulertuta, eta familiei kalte ekonomikorik ez eragiteko asmoz, Klubak egokitzat jo du ordaintzea jokatu gabeko jardunaldiei dagokien kuotaren zati proportzionala edo datorren denboraldian konpentsatzea. Hori zuen esku dago, baina garrantzitsua litzateke ahalik eta lasterren jakinaraztea guri.

Dena dela, horretarako edo horri buruzko argibideren bat behar izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan, helbide elektroniko honetan:

kluba@bilbaoartizarrakfk.eus

Datorren denboraldia energia berrituekin eta futbol gogo gehiagorekin berriz ikusteko itxaropenarekin, uda ona igarotzea espero dugu.

Eskerrik asko, eta ondo izan!