Gaur egun, marka komertzialek asko estimatzen dute futbolaren munduak gizarteko beste sektore batzuekin maila guztietan ezartzen duen harremana; izan ere, marka komertzial horiek aliatu handi bat bilatzen dute, publiko gero eta zabalago batengana iristeko. Babesleak ezinbesteko diru-sarrera iturri bihurtu dira klubentzat, ligentzat, federazioentzat eta jokalarientzat.
Babesleek emakumeen futbolerako gaur egun duten eta izan dezaketen balioen arteko alde handiak erakusten du emakumeek aurrean daukaten finantzaketa-arrakala. Markek badakite kirolek haien produktuarekin lotura duten pertsonak erakartzen dituztela, kirolaren bidez modu zuzenagoan irits daitezkeela pertsona horiengana, eta modu naturalagoan erakuts ditzaketela gizartera helarazi nahi dituzten balioak.
Emakumezkoen kirolak gizonezkoen kirolak dituen balio asko batzen ditu, besteak beste, ahalegina, norbere burua gainditzea eta lehiakortasuna. Baina, batez ere, helburu moduan ditu berdintasuna eta emakumeari kirolean laguntzea, oro har, eta futbola gizartea hobetzeko tresna bihurtzea, zehazki.
Babes-modalitateak
Kasu bakoitza banan-banan aztertuko den arren, adibide gisa, hauek dira gaur egun kontuan hartzen ditugun modalitateetako batzuk: